Librería Tintas ZER DA, BA, MAITASUNA?

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ZER DA, BA, MAITASUNA?
Título:
ZER DA, BA, MAITASUNA?
Subtítulo:
Autor:
MEABE PLAZA, MIREN AGUR
Editorial:
ELKAR. EUSKAL LIBURU ETA KANTUEN ARGITAL
Año de edición:
2008
Materia
INFANTIL EUSKERA
ISBN:
978-84-9783-629-6
Páginas:
160
Encuadernación:
RÚSTICA
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
Colección:
TAUPADAK
16,26 € Comprar

Sinopsis

Liburu guztiz berezia idatzi du Miren Agur Meabek, Concetta Probanzaren marrazkiz horniturik agertzen den hau. Orain artean, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek, eta lan honetan, berriz, arlo biak uztartu ditu: nobela bat da berez Zer da, ba, maitasuna?, bere baitan poema-liburu bat txertaturik daukana. Nobela bat esan dugu, baina bi direla ere esan liteke. Izan ere, bi pertsona eskatzen ditu maitasunak, bi sentimendu, bi ikuspegi, bat egin dezaketenak... edo ez. Berezi eta Mister X ditugu protagonistak; argazkilaritza eta poesia maite dituen neska da Berezi, sentikorra, amestia, kritikoa; Mister X, berriz, musika-talde batean dabilen mutila, bere zakartxoan bihozbera, umoretsua, solidarioa. Bakoitzak bere istorioa kontatzen digu, eta irakurleak aukera egin dezake: edo neskaren kontakizuna eta gogoetak irakurri aurrena, edo mutilarenak, edo biak tartekatuz joan. Halakoxea da liburuaren itxura ere: bi azal ditu, eta bietako edozeinetatik has liteke irakurketa. Barruan, berriz, amodiozko istorioetan ohi direnak, betikoak baina aldi berean beti berriak diren sentimenduak: desira, samurtasuna, beldurra, jelosia... Bai hitz lauz adierazita, kapituluz kapitulu, baita poemen bidez ere. Hala ere, ez da maitasuna gai bakarra: familiak, gizarteak, adiskidetasunak, naturak edo arteak ere badute beren tokia kontakizunean