Librería Tintas JAKOB VON GUNTEN

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

JAKOB VON GUNTEN
Título:
JAKOB VON GUNTEN
Subtítulo:
Autor:
WALSER, ROBERT
Editorial:
EREIN, S.A., EDITORIAL
Año de edición:
2005
Materia
JUVENIL EUSKERA
ISBN:
978-84-9746-274-7
Páginas:
160
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
13,70 € Comprar

Sinopsis

Denbora aurrera eta Robert Walser (1878-1956) XX. mendeko aleman-idazle handienen artean kokatua dago egun. Haren bizialdian, ordea, kritikak ez zuen aintzat hartu, ezta baloratu ere, nahiz eta idazle garaikide batzuek biziki ederretsia izan -Franz Kafkak ikaragarri miresten zuen, eta orobat Musil, Hoffmannsthal, Walter Benjamin, Hermann Hesse eta bestek-. Geroago, 1970eko hamarkadaren erdialdean, hainbat idazle, besteak beste, Thomas Bernhard, Peter Handke, Uwe Johnson, haren garrantziaz jabetu ziren, porrotaren grina inork baino hobeto adierazten asmatu zuen idazlea berreskuratu zuten, eta harrezkero irakurleen mira walsertarra hazi baino ez da egin. Hemen oso gutxi ikasten da, huts egiten du irakaslanak, eta gu, Benjamenta Institutuko mutilak, ez gara ezertara iritsiko, hots, guztiok behe mailako zerbait txiki-txikia izango gara gerora bizitzan. Hartzen dugun heziketa gugan pazientzia eta obedientzia barneraraztean datza nagusiki, bi bereizgarri, lorpen gutxi edo batere ez promesten dutenak. Barne lorpenak, bai. Baina zer atarramentu ateratzen da halakoetatik? Barne garaipenek inori ematen al diote jateko? Horrela hasten da Jakob von Gunten, izen bereko ikaslearen egunkaria; hau izan zen Robert Walserren eleberrietan hirugarrena eta, haren begietan, kuttunena. Hemen, bere obra guztian bezala, sentiarazten dizkigu, nahasian, zehatza eta doigabea, pisua eta arina, lotsagabea eta begirunetsua: hori da, neurri handi batean, bere obraren originaltasuna, ez arriskurik gabea bere gogoaren orekarako. Hor igartzen da halaber, antzaz eta antzez, autorearen silueta betiere alderraia.

Otros libros del autor