Librería Tintas ETXERA BIDEAN

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ETXERA BIDEAN
Título:
ETXERA BIDEAN
Subtítulo:
Autor:
ETXEGOIEN JUANARENA, JUAN CARLOS
Editorial:
PAMIELA, EDITORIAL
Año de edición:
2018
ISBN:
978-84-9172-063-8
Páginas:
192
Encuadernación:
RÚSTICA
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
16,00 € Comprar

Sinopsis

Premio Euskadi de Literatura 2019

Pero... ¿por que hablas asi, mi chico?
Gure amatxi Bitorianaren bapateko deserotasuna nabaria zen,
amatxi eta biok paseatzera atera ginelarik

Garralda (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen iloba lehenbizikoz Euskaraz mintzatu zitzaiolarik. Horrela hasten da Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa, jatorriz zegozkion hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartuta, haien berreskurapenean murgildu zelarik.

Memoria historikoa ez da gerra kontuetara bakarrik mugatu behar, Xamarren iritziz, ondorioak hura bizi izan ez zutenengana ere hedatu zirelakoz urtetan. Mintzaira ikasten, historia ezagutzen, herri kultura baloratzen galdutakoaren bila, 70eko hamarkadan, aetz gazte multzo bat abiatu zeneko sentimenduak nahas-mahas ageri dira narrazioan: ez izatearen minetik aurkikuntzaren bozkariora, ezjakintasunaren ahalketik errudunen kontrako suminera, behartutako etena gauzatu zuen belaunaldiarekiko haserretik, haren aldeko miresmen mingotsera, ezagutu eta pairatu zuenagatik

Bidenabar, Xamarren kontakizun autobiografiko honetan, topikoak hausten dituen Aezkoa ibar liberal eta antiklerikala ezagutuko dugu, Orbaizetako arma-olaren historian gara murgilduko, bertan finkatutako estatu-mugaz gaineko harremanetan barneratuko eta, tamalez, abantxu betikoz galdurik den bertako Euskara dugu dastatuko.

Funtsean, bortuetako Euskal Herri ezezagun horretan barna bidaia argigarri bat egiteko gonbidapena.