Librería Tintas CYBERPROGRAM 2.0. CYBERBULLYINGA PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO ESKU-HARTZE PROGRAM

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

CYBERPROGRAM 2.0. CYBERBULLYINGA PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO ESKU-HARTZE PROGRAM
Título:
CYBERPROGRAM 2.0. CYBERBULLYINGA PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO ESKU-HARTZE PROGRAM
Subtítulo:
Autor:
GARAIGORDOBIL LANDAZABAL, MAITE; MARTÍNEZ VALDERREY, VANESA
Editorial:
PIRAMIDE, S.A.
Año de edición:
2017
Materia
EMBARAZO Y EDUCACION
ISBN:
978-84-368-3850-3
Páginas:
304
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
23,00 € Comprar

Sinopsis

Bullyinga eta cyberbullyinga, haien hedapena eta eraginak (antsietatea, depresioa, somatizazioak, eskola-arazoak, etab.) direla eta, prebenitu eta landu beharreko arazoa dira. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxeak, ikasleak eta familiak barne hartuko dituzten hezkuntza-neurriak hartzea.
Liburu honetan cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa bat aurkezten da, zeinak lau helburu baititu:
? Bullyinga, cyberbullyinga eta fenomeno horiei loturiko rolak identifikatzea eta kontzeptualizatzea.
? Bullyingaren eta cyberbullyingaren ondorioak aztertzea biktimengan, erasotzaileengan eta ikusleengan. Horretarako, egoera horietan kritikoak izateko eta salatzeko gaitasuna indartuko da.
? Bullying- eta cyberbullying-jokaerak prebenitu edo/eta haiei aurre egiteko estrategiak garatzea.
? Zeharkako helburuak sustatzea: esaterako, enpatia garatzea, kooperazioa bultzatzea, emozioen adierazpena gehitzea, etab.
Esku-hartze mota hori psikologian edo/eta hezkuntzan aditua den pertsona batek garatuko du, zeina hezkuntza-testuinguruetan eta testuinguru klinikoetan arituko baita nerabe-taldeekin. Cyberprogram 2.0 esperimentalki baliozkotu da, eta eraginkorra dela baieztatu da. Esperientzia horri esker, arazoak konpontzeko estrategia kooperatiboak, jokabide sozial positiboak, autoestimua eta enpatia areagotu ziren. Era berean, esku-hartzearen ondorioz, eskola-indarkeriako motei loturiko bullying- eta cyberbullying-jokaerak eta pertsonen arteko arazoak konpontzeko estrategia oldarkorren erabilera gutxitu ziren.